XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zu Zazpimintzo zara, ezta?
Susmatu dut.
Herensuge ustetsu hitzontzia da, ez da inoiz isiltzen.
Horixe esan didate arestian,
Zeu zara herensuge hori, argi dago.
Agur eta ondo ibili. Ikusi arte!
Zazpimintzok ez du erantzuteko astirik izan.
Itzala jesus batez desagertu da.
- Aizu! Zergatik sinesten duzu kontatzen dizuten guztia?
Hurrengoan alde egin nire bidetik
Eta ez ezazu berriro nirekin hitz egin, amorratu egiten nau denbora alferrik galtzeak.
Sinestezina da hau, hitz egiteko ere ez dute astirik ematen!
Orain ezin azkarrago doa, ezertaz ere arduratu gabe.
Nahiko ergelak dira eta ez dute arretaz ibiltzea merezi.
Alboratu egingo dira edo, bestela, hor konpon!
Itzalei barregarri gertatzen zaizkie Zazpimintzoren ibilkera haserretua eta ahots lotsagabeak baizik aurkitu ez dituen lurralde ilun hau lehenbaitlehen uzteko jorana.
Zazpimintzoren gorputza, lurruntsua, berdeurdina, haizea bezain arina, azkar eta zirraraz beterik doa, gauean argiturik urrutian antzematen den ametserantz.
Mugaz bestaldean, haren bidaia amaitzen da Ametsen Herrian.
Hemen ilargiarekin batera hasten da egunsentia eta eguzkiaren eskutik heltzen da arrastiria.
Dena gerta daitekeen lurralde magiko honetara heldu den bezain laster aldarte ona itzultzen zaio bat batean.